NEBRASHKA

ALERTA, TUESDAY EVENINGS, SYBARIS, SERMONDS ETA YOKO OUT GELTOKIETAN IZAN GARA.

ORAIN NEBRASHKARA IRITSI GARA.

DISKOGRAFIA

BIZIMINA

Nebrashkaren lehenengo mokaua bada jada kalean, sarean, etxean, pantailan, Cd-an, taula gainean… zuen eta gure bihotzean . 
Single laburra, abesti bi dira bidai berri honen abiapuntu. Durangaldeko zulo izkutu batean sortua eta Bilbao haundiaren sustrai azpian 
aurkitzen den koba estudioetan mimo eta alaitasun haundiz grabatu dana Xanpe druida magiko eta jakintsuaren gidaritzapean. 
Ohore bat izan da guretzat Xanpe-rekin lan egitea eta bidaiak aurrera jarraitzen dau…Nebrashka ekosistemaren espezie berria izatera 
gonbidatzen zaitugu…bai…zurekin ari gara…lerro hauek irakurtzen ari zaren horrekin…gonbidapena luzatua dago…nahi duzunean sartu 
Nebrashkan…begiak itxi…eta bizi. 

SPOTIFY | ITUNES

NEBRASHKA


Ez gara gazteak, ez gara zaharrak baina musikak eta batez ere bizitzak itzi
du bere arrastoa gure ariman eta hori da talde hau, gure unibertso
kaotiko guzti horren emaitza.
Nebrashkaren kide bakoitza erreka bat gara, mendi ezberdinetan duena
bere jatorria eta baso, haran eta herri ezberdinetatik bidaiatu ostean
azkenean itsaso zabal eta bare batean amaitzen dena, rock´n roll -aren
zerupean infinitora zabaltzen den itsasoa.
Nebrashka itsasoan arrantzale barkuak euskera erabiltzen dute sare
bezala itsaso horren sakonean eta azalean dauden sentimen eta
gogoetak harrapatzeko .

TALDEA

Basti

Ahotsa

Alain

Bateria

Markus

Baxua

Gorka

Kitarra

Txerra

KITARRA - AHOTSA

BIDEO BERRIA

AUDIOAK

Jarraitu Spotify

KONTZERTUAK

Durango - Durangoko Txosnagunean

Urriak 13 Larunbata 2018

Nebrashka Zuzenean - Bizimina aurkezten Ordua: 22:00

Elorrio - Arriola Kultur Aretoa

Martxoak 16 Ostirala 2018

+Vulk 5€ Ordua: 22:30